Nautilus + irteera txalupaz Mutrikuko Flysch beltzera
Mutriku
Bisita Mutrikuko Nautilus Ikasgunean hasten da,bertan fosil pieza ikusgarriez gozatzeko aukera izango dugu. Jarraian fosil hauen jatorri eremura itsasontziz joateko aukera izango dugu, Saturraran ingurura hain zuzen. Mutrikuko itsaslabarrak amonite-fosilen bilduma bikainaren iturburu izan dira, bisitaldi honetan duela milioika urte nola sortu ziren jakin ahal izango dugu.
- Iraupena: 2h. g.g.b.
- Irteera: Nautilus ikasgune geologikoa (Jose Antonio Ezeiza kalea 3, Mutriku) - Ikusi Nautilusen kokapena
- Prezioa: 12 euro (12 urtetik beherakoentzat 6 euro)
- Bisitari kopuru mugatua: 40
- Beharrezkoak: Berokia, oinetako egokiak
- Tiketak: Mutrikuko turismo bulegoan
