Flyscharen ibilbidea

Mutriku - Deba - Zumaia

Itsasoz eta oinez egingo dugun ibilbide oso baten bidez, itsasertz honetan dauden elementu berezi guztiak ezagutu ahal izango ditugu; besteak beste: Mutrikuko flysch beltzak, Debako itsaslabar izugarriak eta Zumaiako geruza bikainak. Horrez gain, irtenaldi honen baitan, Mutrikuko Nautilus ikasgunea eta bertako fosil-bilduma interesgarria nahiz Zumaiako Algorri ezagutza etxea bisitatu ahal izango dira; azken horretan, gainera, hainbat eta hainbat sekreturen atea irekiko dugu.

  • Ordua: 16:00 h
  • Iraupena: 4h. g.g.b.
  • Irteera: Nautilus ikasgune geologikoa (Mutriku)
  • Amaiera: Zumaia
  • Prezioa: 16 euro (12 urtetik beherakoek: 10 euro)
  • Bisitari kopuru mugatua: 40

Begiratu egutegia ekimen hau noiz egin ikusteko.