Flyscharen ibilbidea
Itsasoz eta oinez egingo dugun ibilbide oso baten bidez, itsasertz honetan dauden elementu berezi guztiak ezagutu ahal izango ditugu; besteak beste: Mutrikuko flysch beltzak, Debako itsaslabar izugarriak eta Zumaiako geruza bikainak.
Kostaldeko trekking-a
Itsasbazterreko bidean zehar ibilaldia, Euskal itsasertzeko altxorrik preziatuenetakoa den ingurunean. Paisaia paregabeak erakusten dituen ibilaldi honetan, zenbait fenomeno geologikoren berri izango dugu; esate baterako, flysch-a, marearteko zabalgunea, K/T muga eta abar.